Shinmineko Lurralde Askea

Shinmineko Lurralde Askea
Administrazioa
Izen ofiziala재만한족총연합회
HiriburuaMudanjiang
Deuseztapen data1931ko iraila
Geografia
Demografia
Hizkuntza ofizialakoreera

Shinmineko Lurralde Askea, ofizialki Mantxuriako Korear Elkarte Popularra (KPAM, 1929ko abuztua – 1931ko iraila) lurralde anarkista autonomo bat izan zen Mantxurian, Koreako mugetatik gertu,[1] zeinean bi milioi migratzaile korear bizi ziren bertan.[2] Gizartea komunismo anarkikoaren printzipioen gainean eraiki zen, elkar laguntzan oinarritutako dohaina-ekonomiaren esparruan.

Shinmin prefektura ohiaren Komunaren iraultza mugarri garrantzitsua izan beharko litzateke mundu mailako borroken historian, agian 1936ko Espainiako Iraultza Soziala, 1918ko Makhnovschina ukrainarra edo 1911ko Kalifornia Behereko matxinada magonista bezalako prozesuen mailan. Prozesu horietan aurrefigurazio-praktikak egin ziren eta menderatze-sistema hausteko ekintzak sortu ziren. Azpimarratu behar da Mantxuria lurralde izugarria dela, 47 milioi pertsona ingururen etxea 1930eko hamarkadan, 1,3 milioi kilometro karratu dituena, Frantzia eta Alemania elkarrekin baino lurralde handiagoa.[3]

  1. (Ingelesez) Schmidt, Michael. (2013). Cartography of revolutionary anarchism. , 46-47 or. ISBN 978-1-84935-138-6. PMC 839317311. (Noiz kontsultatua: 2022-08-27).
  2. (Ingelesez) MacSimoin, Alan. (1991). Korean Anarchist Movement. Zabalaza, 1 or. (Noiz kontsultatua: 2022-08-27).
  3. (Gaztelaniaz) Crisi, Emilio. (2015). Revolución anarquista en Manchuria 1929-1932 : aproximación histórica sobre la experiencia de la comuna libertaria impulsada por el anarquismo coreano al este de Manchuria. Libros de Anarres ISBN 978-987-1523-23-8..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne